DOAKOA !!

Euskaren PRAKTIKA sustatzen

Ermua CD kirol klubean

Berbalagun

Aukera paregabea, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018 urteko umeen GURASOEK astean behin elkartu eta euskaraz aritzeko.

NOLA - ZER EGIN ?

Astean behin (astearte edo ostegun), 17.15-etik 18.15-era (entrenamenduak 17.00etatik 18.30era direlako) TEODORO ZUAZUA-n elkartu euskaraz aritzeko prest daudenak.

NORTZUK

2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018  urteko umeen gurasoekin saiatuko ginateke, izan ere, ume txikien gurasoak dira entrenamenduetara joaten direnak.

BERBA LAGUN PROIKETUA - 10 URTE BETE DU

Euskaltegian ikasitako euskara bestelako egoera eta lekuetan praktikatzeko aukerak sortzeko jaio zen Berbalagun proiektua. Horrela, etxean euskara ikasitakoak eta eskolan edota euskaltegian ikasitako herritarrak batzen ziren. 

Planteamendua oso sinplea zen, hau da, lagun horiek astean behin ordu betez batu eta euskaraz aritzea. Horrela, bakoitzak bere euskara hobetzen zuen eta bide batez euskaraz aritzeko beldurra galdu eta erosotasuna lortu

Nahiz eta lanean jarraitu behar, antolatzaileak hamar urte hauetan helburua lortu dutelakoan daude. Berbalagunek euskaldunen harreman sarea herrian trinkotzen lagundu du eta horrek kalean ere euskaraz gehiago egitea eta entzutea ekarri du.

Hamar urte bai, baina oraindik ere indartsu dabil Berbalagun, gogotsu eta erronka berriei ekiteko prest eta horretarako, gune berriak irabazteko lanean dihardu. Horrela bada, aurten, iaz hasitako hazitxoa garatu nahi du. Ohiko taldeez gain, gurasoek osatutako taldeak ere martxan jarri nahi ditu. Gaur egungo guraso asko eta askok nahiko euskara maila ona dute eta gainera umea euskal eredutan matrikulatuta egonda, euskaraz egin nahi dute, baina, bultzadatxo bat behar dute

Berbalagunek gurasoek osatutako taldeak martxan jarriko ditu, umea jaso aurretik edo ostetik batuko direnak, euren artean poliki-poliki euskaraz aritzeko ohitura hartuko dutelakoan. Eta jakina, umeek ere asko eskertuko dute, gurasoak eredu baitira eta sarri eurek egiten dutena egiten baitute.